Nafarroak egungo neurriei eutsiko die apirilaren 22ra arte

2021eko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, beste bi astez luzatuko dira herrialdean ezarrita dauden neurriak. Beraz, apirilaren 1ean jarritako mugak hilaren 22ra arte izanen dira indarrean, gutxienez.

Zehazki, taberna eta jatetxeen barnealdeak itxita egonen dira, etxe barruan bizikideak baizik ezinen dira elkartu, eta leku publikoetan sei pertsona biltzen ahalko dira gehienez. Lurraldearen itxiera perimetralak bere hartan segituko du, baita etxeratze aginduak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.