Bozak badaude, EAJk zerrendak errepikatuko ditu

2019ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Azaroaren 10ean Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egonez gero, EAJk bere Nazio Batzarrari proposatuko dio apirilaren 28ko bozetarako prestatutako zerrenda berbera aurkeztea. Euzkadi Buru Batzarra atzo batzartu zen, eta bertan erabaki zuen proposamen hori egitea. Nazio Batzarra datorren astelehenean bilduko da, Espainiako gobernuburua aukeratzeko epea amaitzen den egunean. Aitor Esteban EAJko diputatua atzo batzartu zen Felipe VI.a Espainiako erregearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.