Jaurlaritzak eta EEPk 1,9 milioi euro banatuko dituzte

2022ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak eta EEP Euskararen Erakunde Publikoak 1.930.000 euroko funtsa eratuko dute aurten Ipar Euskal Herriko eragileak diruz laguntzeko. 2021-2025eko epealdirako esparru hitzarmena eguneratu dute, urtero bezala, Baionan egin duten ekitaldian. Urteroko diru laguntzez gain, bi erakundeek elkarrekin lanean jarraituko dute hainbat gai eta egitasmoren inguruan: hala nola helduen euskalduntzea, inkesta soziolinguistikoa eta hizkuntza teknologiak.

Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak nabarmendu du bi erakundeen arteko elkarlana «eraginkorra» dela: «Azpimarratu nahi dut Eusko Jaurlaritzatik euskararen lurraldeen arteko harremana sendotzen jarraituko dugula. Izan ere, harremanak sendotuz, informazioa trukatuz, baliabideak bateratuz, proiektuak partekatuz… eraginkorragoak izango gara euskararen sustapenean». Antton Kurutxarri EEPko lehendakariak luzera begirako lankidetza honen izaera «estrategikoa» azpimarratu du.

Bi erakundeen arteko esparru hitzarmenari aurten egin dioten eranskinean, gaitasun agirien lanketarekin segitzea adostu dute, eta helduen euskalduntzean baliagarri izan litezkeen EAEko laguntza dispositiboen diagnosia eginen dute. VII. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak jakinaraziko dituzte, eta Itzuli eta Itzuli+ tresnakgaratzen segituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.