Sindikatuek ere bat egin dute igandeko mobilizazioekin

2019ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek ere bat egin dute iganderako deitutako mobilizazioekin. Herenegun egin zuten agerraldia, Gasteizen, hiriko beste hainbat eragilerekin batera. Duela 43 urte gertatutakoak gogora ekarri, «eta orduan bezala orain ere» borrokarako arrazoiak badaudela nabarmendu zuten. Igande arratsaldeko manifestaziora eta aurretik egingo duten lore eskaintzara joatera deitu zuten: «1976ko sarraski hark errudunik, egiarik, justiziarik eta erreparaziorik gabe jarraitzen du».

Bestalde, Vitoria 3 de marzo filmean parte hartu duten hainbat lagunek agerraldia egingo dute gaur, Zaramagan, Memoria Gara ekinbidea babesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.