EH Bilduk udalen autonomiaren alde egin du

2021eko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarreko EH Bilduk Gorka Urtaran Eudeleko presidenteari atzo eskatu zion eman dezala bere iritzia ingurumen administrazioari buruzko lege proiektuaren tramitazioa dela eta. Izan ere, Unai Fernandez de Betoño eta Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideek salatu zutenez, lege proiektu horretan txertatu duten zuzenketa baten bidez, EAJk eta PSE-EEk lurralde antolamenduari buruzko legea «atzeko atetik» aldatu nahi dute, udalei Interes Publiko Goreneko Proiektuak inposatzeko, lurralde eta hirigintza arloko plangintzaren eta tokiko erakundeen —beteak beste, udalen— «autonomiaren» aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.