Lau urte eta erdi nerabe elbarri bat bortxatzeagatik

2018ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Neska adingabe elbarri bat bortxatzeagatik lau urte eta erdiko espetxe zigorra onartu du gizon batek. Atzo epaitu zuten, Donostian, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian. Erasoaren aurretik, biktimak eta erasotzaileak bikote harremana izan zuten. Epaiketan, gertatutakoa aitortu du, eta fiskalak egindako zigor eskaera onartu du.

Zumaian (Gipuzkoa), San Telmo jaietan salatutako sexu erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, astelehen goizaldean gertatu zen erasoa, herriko taberna batean. Erasotzaileak ukituak egin zizkion emakume bati. Hark salaketa ipini ondoren, Poliziak atxilotu egin du gizona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.