Arbitratze batzordea berritu ahal izan dute

2021eko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren bileran Arbitratze Batzordeko osaketa desblokeatzea lortu zuten. Bi aldeen artean zerga kontuetan sortzen diren desadostasunak epaitzeko sortutako erakunde hori berritu gabe egon da azken hiru urteetan. Hiru kide izango ditu: Javier Muguruza abokatu eta Bizkaiko Ogasuneko zuzendari izandakoa, eta zerga zuzenbideko bi katedradun: Sofia Arana EHUkoa, eta Violeta Ruiz Almendral Madrilgo Carlos III unibertsitatekoa. Azken hori izango da Arbitratze Batzordeko presidentea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.