Madrilek ABEEak luzatzeko beste urrats bat egin du

2020ko irailaren 11
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak aldi baterako erregulazio espedienteak irailaren 30etik aurrera luzatzeko proposamen bat jarri die mahai gainean sindikatuei eta patronalari. Erregulazioak ez lirateke orain bezain orokorrak, baina sektore guztietako enpresek eskatu ahal izango lituzkete, COVID-19aren agerraldien arabera. Alegia, ez lirateke sektore oso batentzat, baizik eta edozein sektoretako enpresa zehatzentzat, betiere agerraldiek enpresa horri kalte eginez gero. Madrilek azaldu du «gehien behar dutenengana» iritsi nahi duela.

Hain zuzen, hala sindikatuek nola patronalak atzo eskatu zuten erregulazio espedienteak ez izatea aurrerantzean sektore jakin batentzat, benetan behar duten edozein sektoretako enpresentzat baizik. Halaber, Gizarte Segurantzaren kotizazioen hobariak langabezian daudenentzat handiagoak izatea proposatu dute; lanera itzultzen direnei apaldu egingo litzaieke. Gainera, sindikatuek eskatu dute prestazioen %70ri eustea aldi baterako erregulazioan sei hilabetetik gora daramaten langileentzat. Orain %50era apaltzen da diru laguntza seigarren hilabetetik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.