Ibiliaz ikasteko eskola

Ziburutik abiatu da Ikasle Abertzaleek antolatutako hamabigarren Eskola Ibiltaria. Hiru eguneko bidean, prestakuntza, aldarrikapenak eta aisialdia uztartuko dituzte, «euskal eskola nazionala» helburu.
Eskola Ibiltariko parte hartzaileak, atzo, Ziburuko plazan egindako hasiera ekitaldian.
Eskola Ibiltariko parte hartzaileak, atzo, Ziburuko plazan egindako hasiera ekitaldian. SYLVAIN SENCRISTO

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2014ko abuztuak 14

Oztopoak oztopo, egin ditu lehendabiziko urratsak udako Eskola Ibiltariak. Ikasle Abertzaleek (IA) antolatuta, 30 gazte inguru ari dira Ziburutik Donostiarako bidea egiten egunotan. Tartean, Hendaia eta Lezotik pasatu, eta hiru egunez hamaika ekinbidez gozatuko dute: hitzaldiak, jolasak, tailerrak eta, nola ez, herri batetik bertzerako ibilaldiak.

Atzo hasi zuten ibilbidea, Ziburuko plazan egindako ekitaldiarekin. Behar baino beranduago hasi zuten, ordea, eta ez aurrez pentsatutako eran. Izan ere, pilotalekuaren paretan ikurrina, Nafarroako bandera, eta IAren ikur bilakatu den Euskal Herriko mapa berdea jartzen ari zirela, herriko udaltzainak agertu, eta handik alde egiteko eskatu zieten antolatzaileei. Hain justu, Guy Poulou auzapezak ekitaldia plaza erdian egitea debekatu, eta plazaren bazter batean jarri behar izan zuten soinu ekipamendua. Hala ere, bertzelako arazorik gabe egin ahal izan zuten pentsatutakoa.

Ez da Ziburuko auzapezak ikasleen aurka jotzen duen lehen aldia. Izan ere, Ziburuko Kaxkarotenia ikastola auzitara eraman du berriki Poulou alkateak, eta Ikasle Abertzaleek erasoa oroitu zuten hitza hartzean: «IAren izenean Ziburuko ikastolari eta Seaskari gure sostengua helarazi nahi diegu, eta auzapezaren zein udaltzainen jarrera salatu nahi dugu, gaurko ekitaldia trabatzen saiatzeagatik».

Hasiera ekitaldian, bertzeak bertze, euskal presoen senide eta lagunak ere izan zituzten gogoan, eta «herritik herriarentzat» eraikitako «euskal eskola nazionala» aldarrikatu zuten. Hori da, hain zuzen, hiru eguneko ibilaldian irudikatu nahi dutena.

Hamabigarren Eskola Ibiltaria dute aurtengoa, baina parte hartzaile gehienentzat esperientzia berria izanen da. Hain justu, badira zenbait urte ekinbidea antolatzen ez dela, eta berreskuratu egin dute aurten. Iraide Kintana eta Antxon Rodriguez IAko kideak antolatzaile lanetan aritu dira, eta, azaldu dutenez, «gaur egun dagoen egoerarekin», halako ekinbide bat antolatzeko «aukera paregabea» dute: «Hezkuntzaren eztabaida bizi-bizirik dago, eta euskal ikasleriaren aldarria plazaratzeko momentu ona da, ikasle mugimendua aktibo dagoelako».

Mugak apurtu nahian

Frantzia eta Espainiako estatuek jarritako mugak haustea da hamabigarren Eskola Ibiltariaren bertze helburuetako bat. Hori dela eta, Lapurdin hasi eta Gipuzkoan bukatuko dute martxa. «IA antolakunde nazionala ez izan arren, ikuspegi nazionala dauka, eta Euskal Herri osoarentzako alternatiba eraiki nahi dugu», azaldu dute Kintanak eta Rodriguezek. Ezagutzaren hutsunea ere bete nahi izan dute Eskola Ibiltari honetan: «Hego Euskal Herriko ikasleok ez dugu hain ongi ezagutzen Ipar Euskal Herriko hezkuntza sistema». Eta hain zuzen, horregatik eman diote garrantzia prestakuntzari. Atzo, erraterako, Hendaiako ikastolaren egoerari eta baxoa euskaraz egiteko ezintasunari erreparatu zioten, Hendaian egindako hitzaldietan. Gaur, berriz, nazio eraikuntza izanen dute hizpide, eta bihar, Latinoamerikako ikasle mugimenduaz hitz eginen dute, bide batez ikuspegi internazionalista txertatzeko.

Alta, guzia ez da gogoeta soila, eta aisialdiari ere egin diote tartea egitarauan zein filosofian. Parte hartzaileen artean dago Izar Agirretxe, eta adierazi du «esperientzia probatzera» etorri dela: «Zer edo zer ikasi eta ongi pasa nahiko nuke». Lasarte-Oriako Landaberri ikastetxetik etorri da Agirretxe, bertze bederatzi lagunekin, eta, askok bezala, lehenengo aldia dute.

Gaur goizean, Hendaiatik Hondarribira itsasontziz joanen dira gazteak, eta Lezora abiatuko dira gero. Han pasatuko dituzte arratsaldea eta gaua, eta bihar iluntzean bukatuko dute martxa, Donostiako Aste Nagusian.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna