ITPren akzioak erosteko prest dago Jaurlaritza

2021eko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak onartu du ITPn akziodun gisa sartzea «gustatuko» litzaiokeela Finkatuz funtsaren bidez, betiere jabe berriak ziurtatuko balu Euskal Herrian jarraitzeko «etorkizuneko proiektu bat» duela. Hala adierazi zuen atzo Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapeneko sailburuak. Urtebete da Rolls Roycek ITP salgai jarri zuenetik. Euskal enpresa bere filialetako bat da. Orain arte inbertsio funts handiek soilik erakutsi dute interesa, baina horrek ez ditu enpresaren etorkizunari buruzko zalantzak uxatzen. Hala, Espainiako Gobernuak baldintza bat jarri dio salmentari: erosle nagusietako bat bertako konpainia bat izatea. Hori, dena den, ez dirudi egingarria denik, besteak beste, sektore aeronautikoko enpresek oraintxe bertan zailtasun handiak dituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.