Gaur egingo dute lehen greba eguna ITP Aeron

2020ko irailaren 15a
00:00
Entzun
ITP Aerok Zamudion (Bizkaia) duen plantako langileek bihar jakingo dituzte enpresak ezarri nahi duen lan erregulazio espedientearen xehetasunak. Langile batzordeko kideek zuzendaritzaren txostena jasoko dute, eta bertan zehaztuko diete zenbat langileri eragiten dien eta zeintzuk diren enpresaren argudioak. Bilera gaur egitekoa zen, eta horregatik ELAk —langile batzordeko 23 kideetatik hamar bereak dira— gaurko deitua du kaleratzeen aurkako lau greba lau egunetako lehena. Zamudion hartu beharreko neurriak Zamudion bertan negoziatzea nahi du ELAk. ITP Aerok beste bi lantegi ditu Espainian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.