Errusiatik ateratzeko hegaldiak bete dira

2022ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Vladimir Putinek erreserbistak mobilizatzeko hartutako erabakiaren ondoren, Errusiatik ateratzeko hegaldiak bete egin ziren. Reuters berri agentziaren arabera, bilaketa kopurua nabarmen handitu zen hegaldiak erosteko Errusiako webgune nagusian, Aviasales-en, eta, orduan, Moskutik Istanbulerako (Turkia) eta Erevanerako (Armenia) hegaldi zuzenak bete ziren. Errusiarrak bisarik gabe sar daitezke bi herrialde horietan. Gainera, ezin dira txartelak erosi geldialdiak dituzten ibilbideetarako, adibidez, Mosku eta Tbilisi (Georgia) arteko bidaiarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.