Hamabost pertsona hil dituzte Errusiako eskola batean

2022ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Gizon armatu batek gutxienez hamabost pertsona hil zituen atzo Errusia erdialdeko Izhevsk hiriko eskola batean. Hildakoen artean 11 haur daudela zabaldu zuten agintariek. Azaldu zutenez, hiltzailea bi pistolarekin sartu zen eskolan. Ikasle, irakasle eta langileen aurka tiro egin ostean, bere buruaz beste egin zuen.

Zabaldu zuten informazioaren arabera, «ikur naziak» zituen elastiko bat zeraman soinean. Mila neska-mutil inguruk ikasten dute eskola horretan. Hiriko erdialdean dago. 650.000 biztanle inguru ditu Izhevskek.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.