Datorren astean bilduko dira berriro Txina eta AEBak

2019ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Txinako eta AEBetako negoziatzaile taldeak datorren astean ekingo diete berriro merkataritza gerra arintzeko negoziazioei, telefonoz lehenik, eta aurrez aurre ondoren.

Joan den ostiralean, Donald Trumpek iragarri zuen akordio baterako lehen urratsa egin zutela, eta bertan behera utzi zuen muga zerga batzuen igoera, atzo indarrean jartzekoa zena. Baina, orduz geroztik, su etena hauskorra dela onartu dute bi aldeek eta negoziazio gehiago behar dituztela lotu gabeko hariak lotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.