Italiako Giroa

Denboraldiko itzulirik handienari eta gogorrenari ekiteko prest

Giroa jokatuko dute gaurtik irailaren 19ra. Van Vleutenek hirugarrenez jarraian nagusitu nahi du. Santesteban da euskal herritar bakarra

Van Vleuten, garaipena ospatzen, Nafarroako Klasikoan. VILLAR LOPEZ / EFE.
Mikel O. Iribar.
2020ko irailaren 11
00:00
Entzun
Emakumezkoen egutegiko itzulirik handienari gaur emango zaio hasiera: Italiako Giroari. Izurriak eragindako osasun krisiaren ondorioz, 2020ko denboraldiko egutegia estutu eta atzeratu behar izan dute, baina lasterketa garrantzitsuenari ez diote duen balioa eta prestigioa kendu. Aurtengo Giroak bederatzi etapa izango ditu zehazki, iaz baino bat gutxiago. Lasterketaren 31. aldia izango da, eta Giroa Toskana, Umbria, Lazio, Campania eta Puglia eskualdeetatik igaroko da.

Hasteko, taldekako erlojupekoa izango dute txirrindulariek, sei kilometrokoa. Lau etapa amaituko dituzte mendian, eta zeresan handiena azken etapak emango du, Motta Montecorvino mendatean amaituko denak. Gainontzeko etapetan ere liderrak ezingo dira erlaxatu.

Munduko ziklistarik onenak nor baino nor gehiago arituko dira, eta maglia arrosa janzteko lehian, faboritoen artean, Annemiek van Vleuten (Mitchelton) nabarmentzen da. Azken bi aldietan gailendu da herbeheretarra, eta hirugarrena erreskadan irabazi nahi du. Lortuko balu, Marianne Vos herrikidearen pare jarriko litzateke.

Euskal Herriko bi taldek hartuko dute parte: Bizkaia Durangok eta Movistarrek. Halere, ez bata ez bestean ez da ariko euskal txirrindularirik. Ane Santestebanek (Ceratizit-WNT) soilik ordezkatuko du euskal txirrindularitza. 2018an, bederatzigarren egin zuen; iaz, hamabigarren. Lehen hamarretan sartzea du helburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.