MOTZEAN

2018ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Harkaitza ala eskalatzeko horma?

B.E.: Uste dut biak behar ditudala. Egia da Euskal Herrian jendeak ez duela oso gustuko eskalatzeko horma, normala da, txarrak direlako. Baina Europan zehar dauden eskalatzeko hormek kalitate handiagoa dute, eta itzela da bertan eskalatzea, jolas parke batean baino hobeto pasatzen dut.

A.E.: Biak beharrezkoak dira, baina gustukoago dut arroka.

Eskalatzeko leku bat?

B.E.: Txinara bidaiatzea da nire ametsik handiena.

A.E.: Edozein. Hormak, mendiak, arrokak, zuhaitzak, eraikinak... Eskalatzea maite dut.

Eskalatzaile bat?

B.E.: Garai batekoak, Wolfgang Gullich edo Patrick Edlinger; gure herrialdekoak, Josune Bereziartu eta Patxi Usobiaga; eta, gaur egun, Japoniako taldeaz maiteminduta nago; oso onak dira.

A.E.: Tomoa Narasaki.

Parrandarako leku bat?

B.E.: Ez dut gogoko parranda egitea. Nahiago dut goiz esnatzea eta eskalatzera joatea.

A.E.: Lagunekin leku guztiak dira onak, Perm [Errusia] izan ezik.

Musika talde bat?

B.E.: Metallica eta Creedence.

A.E.: Migos.

Abesti bat?

B.E.:All-Star [Smash mouth].

A.E.:Should I Stay or Should I Go [The Clash].
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.