EDARI KONTSUMOA

Berria -

2018ko otsailak 1
Europako Elikagai Osasunerako Agintaritzak ikerketa bat plazaratu zuen 2013an. Azterketaren helburua izan zen neurtzea zenbat edari energetiko kontsumitzen zen, eta 16 estatutako 52.000 pertsonari egin zieten galdeketa. Gaur-gaurkoz ez dago definituta zein diren edari energetikoak; horregatik, alkoholik gabeko edarien, kafeinadunen, taurina edo bitaminaren bat dutenen eta energetikoen kontsumoa neurtu zuten.

Helduak (18 eta 65 urte artean): Elkarrizketatuen %30ek onartu zuten edari energetikoak hartzen zituela. Horietatik %12 kontsumitzaile handiak ziren; hau da, batez beste, hilabetean 4,5 litro. Eta %11k saio bakoitzean gutxienez litro bat edaten zuten.

Nerabeak (10 eta 18 urte artean): Elkarrizketatuen %68k onartu zuten era arruntean kontsumitzen zituela halako edariak. %12k hilean zazpi litro kontsumitzen zituen, eta %12k saio bakoitzean gutxienez litro bat edaten zuten.

Haurrak (3 eta 10 urte artean): Galdeketan parte hartu zuten %18k onartu zuten halako edariak kontsumitzen zituela. Horietatik %16k esan zuten astean batez beste 0,95 litro edaten zituela. Hilean lau litro inguru.

Alkoholarekin nahasita: Kokteletako osagaietako bat izan ohi dira edari energetikoak. Elkarrizketatutako helduen %56k esan zuten modu horretan hartzen zutela, baita nerabeen %53k ere.

Jarduera fisikoarekin lotuta: Helduen %52k eta nerabeen %41ek onartu zuten edari energetikoak kirola egitean kontsumitzen zituztela.

ADITUEN GOMENDIOAK

Kataluniako Elikagaien Segurtasunerako Zientzialarien Batzorde Aholkulariak egindako txosten batek edari energetikoak erabiltzeko gomendioak eman zituen 2015ean:

Alkohola. Ez nahasi edari alkoholdunekin.

Nork ez luke hartu behar. Haurdun dauden zein bularra ematen duten emakumeek, haurrek, kafeinarekin sentiberak direnek eta bihotzeko zein arazo neurologikoak dituztenek.

Kirola egin ondoren. Kafeinak eragin diuretikoa du, eta, horregatik, jarduera fisikoa egin ondoren deshidratatzeko arriskua handitu egiten da. Kasu horietan, ura hartzea gomendatzen dute.

Informazio osagarria