AEBetako websail bat grabatuko dute Bilbon datorren asteburuan

urtzi urkizu
2019ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Ameriketako Estatu Batuen eta Euskal Herriaren artean koprodukzioan egingo den aurreneko websaila izango da Utopia Planitia. Dagoeneko bost atal grabatu dituzte AEBetan, eta hurrengo biak Bilbon grabatuko dituzte hilaren 13tik 15era. George Reese Seeka TV plataformaren sortzailea da websailaren gidoilari eta zuzendaria. Distopia futurista bat da websaila: suspensea, misterioa eta zientzia fikzioa uztartzen ditu. Aurreneko ataletan hizkuntza nagusia ingelesa da, baina Bilboko bi ataletan hainbat elkarrizketa euskaraz izango dira.

Kaleko grabaketa gehienak Zorrotzako Irin fabrikaren aldamenean egingo dituzte —eraikina kultur ondare izendatu du Eusko Jaurlaritzak—. Barneko sekuentziak, berriz, Happy Latex estudioen platoetan egingo dituzte. Ollerias kaleko auto tailer zahar bat egokitu dute filmaketa baterako. Halaber, Areilza doktorea kalean zabaldu duten Kapsula hotelean ere grabatuko dute.

Hamabost profesionaleko lantalde bat arituko da Bilboko grabaketetan —Reese eta haren zuzendari laguntzailea baino ez dira izango AEBetakoak—.

Utopia Planitia urtarrilean estreinatuko dute —atal bakoitza zortzi minutukoa da—. Fikzioa Project pitch hautatua izan zen Bilboko Seriesland jaialdian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.