SOSLAIA. Jesus Garisoain

Goizeko doinuen gidari

Iker Tubia.
Iruñea
2019ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Sanferminetan denak zuri-gorri jantzi arren, badira nabarmentzen diren pertsona batzuk. Horietako bat da Jesus Garisoain (Iruñea, 1967). Egunero, Alde Zaharreko bizilagunak esnatzeko ardura izaten du, gautxoriei parranda bukatu dela gogoraraztekoa, eta goizean goiz kalera ateratzea deliberatu dutenei eguna musikaz alaitzekoa. Pamplonesa bandaren aurrean du tokia, zuzendari makila eskuan, hark gidatzen baititu dianak.

Klarinete jotzailea eta musikagilea da Garisoain. Zura laukoa taldearen sortzaile eta kide izan zen. 1987an sartu zen Iruñeko musika bandan, eta, orduz geroztik, klarinete tutti aritu da bertan. Ez hori bakarrik: bandako zuzendariordea ere bada. Gainera, zuzendaria izan zen behin-behinean, 1994an, Ricardo Garciak kargu hori utzi zuenean. Bi urte geroago sartu zen Vicent Egea, gaur egungo zuzendaria.

Irakasle ere aritzen da. 1992. urtetik Konposizio Oinarriak ematen ditu Iruñeko Pablo Sarasate kontserbatorioan. 1999an, Ohorezko Saria jaso zuen konposizioan eta instrumentalizazioan, Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.