Sindikatuek eskatu dute Darpon kargugabetzeko

2018ko urriaren 11
00:00
Entzun
ELA, LAB eta ESK sindikatuek gogor kritikatu dute Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean emandako azalpenak. «Oposizioko taldeei eta sindikatuei ospea kentzea baino ez du bilatu agerraldian», iruzkindu du ESK-k. ELAk gaineratu du agerian utzi duela «ez duela gertaturikoa ikertu nahi, ezta erantzukizunik egotzi ere».Hori ikusita, hiru sindikatuek eskatu dute Osasun sailburuak kargua uzteko. Are, ESK-k Urkulluri galdegin dio Osakidetzako zuzendari Maria Jesus Mugika ere kargugabetu dezala.

Bestalde, LAB sindikatuak esan du Oviedoko Unibertsitateko (Espainia) ikerketaren emaitzak bat datozela sindikatuak egindako salaketekin. «Salatu behar dugu Osakidetzak ez duela ikerketa amaieraraino eraman nahi».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.