ATENTATUAK 1975-1985

2021eko otsailaren 10a
00:00
Entzun
1976
Otsailak 16. Iruñeko El Parnasillo liburu dendaren aurkako atentatua egin zuten.
Martxoak 10. El Parnasillo liburu denda metrailatu zuten.
Martxoak 10. Aritza liburu dendaren aurkako atentatua egin zuten.
Maiatzak 9. Montejurrako atentatua. Bi pertsona hil zituzten: Aniano Jimenez eta Ricardo Garcia.
Irailak 1.Punto y Hora aldizkariko zuzendariak heriotza mehatxuak jaso zituen.
Abenduak 11. Alderdi Karlistaren idazkari nagusiaren autoari eraso egin zioten.
1977
Urriak 5. Lehergailua jarri zuten Punto y Hora-ren egoitzan.
1978
Otsailak 12. El Parnasillo erre zuten.
Apirilak 12. El Lebrel Blanco antzerki taldearen aurkako leherketa.
Maiatzak 10. Hogei tiro egin zituzten LKIren egoitzaren aurka.
Maiatzak 31. Altsasuko bizilagun baten etxearen aurkako atentatua egin zuten.
Uztailak 10. Alegria de Iruña peñan lehergailu bat jarri zuten.
Abuztuak 8. Tuterako Muskaria elkartearen aurka molotov koktelak bota zituzten.
1979
Martxoak 27. Iruñeko Lacalle tabernan lehergailu bat jarri zuten.
Ekainak 8. Gladys del Estalen heriotzari buruz deklaratu zuen udaltzainaren autoari eraso zioten.
1980
Ekainak 11. Jose Migel Etxeberria Naparra desagertu zen.
Urriak 12. Espainiako Alderdi Komunistaren Iruñeko egoitzaren aurka lehergailu bat jarri zuten. Pertsona bat zauritu zen.
Urriak 12. UGTren Iruñeko egoitzan lehergailu bat jarri zuten. Bi pertsona zauritu ziren.
1981
Abenduak 30. Zinegotzi ezkertiar baten autoa erre zuten Tafallan.
1982
Abuztuak 20. Tafallako ikastolako tabernari su eman zioten.
Urriak 12. 40 autoren gurpilak zulatu zituzten Etxarri Aranatzen.
1983
Apirilak 15. EAJren Iruñeko egoitzako ikurrinari su eman zioten.
Maiatzak 12. Altsasuko HBko zinegotzi baten autoari eraso zioten.
Abuztuak 4. Atarrabiako Etxe Beltza elkartearen aurkako erasoa.
1984
Otsailak 8. Angel Gurmindo hil zuten, Hendaian.
Abenduak 9. Iruñeko Hartza jatetxearen aurkako atentatua. Jabeetako bat larriki zauritu zuten, tiroz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.