Barcinaren hizkuntza politikara itzultzeko ordenantza, aurrera

Ion Orzaiz.
Iruñea
2020ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Iazko azaroan, bidea eman zioten arauaren zirriborroari. Orain, behin betiko onartu dute. Navarra Sumak diseinatutako euskararen ordenantza indarrean jarriko da datozen asteetan, atzoko osoko bilkuran gehiengoa lortu eta gero. Eta azaroko bozketan bezala, eskuin espainiazalearen makulu lana egin du PSNk. Bozkatu aurretik, Maite Esporrin eledun sozialistak arrazoitu zuen euren apustuetako bat zela Asironen agintaldi amaieran onartutako ordenantza indargabetzea, «herritarrak diskriminatzen zituelako».

Ika-mika izan zuten EH Bilduk eta Navarra Sumak. Koalizio abertzaleak euskarafobia izatea aurpegiratu zion eskuineko koalizioari. «Zokoratu nahi duzue euskara. Lotsagarria eta tamalgarria da». Navarra Sumako Maria Garcia-Barberenak ukatu egin zuen EH Bilduren salaketa: «Ez dugu euskarafobiarik. Errealitatera egokitu nahi dugu, herritarren %87 diskriminatuak izan ez daitezen». Era berean, gaineratu zuen euskaran inbertitzeak ez duela balio: «Diru asko inbertitu da euskara sustatzeko, baina jendeak ez du erabiltzen, ez duelako nahi. Eta erabiltzen ez dutenez, zuek inposatu nahi duzue, lan pasaporte gisara erabiltzeko». EH Bilduko Marian Aldaiak gogorarazi dio erakunde publikoren erantzukizuna dela hizkuntza propioak zaintzea, «Hizkuntza Gutxituen Europako Itunak dioen bezala».

Ordenantzak aldaketak ekarriko ditu lan deialdietan, paisaia linguistikoan eta publizitatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.