HILBERRIA. Fran Balda

«Langile nekaezina», ezustean joana

GARI GARAIALDE / FOKU.
gotzon hermosilla
2021eko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Ezustean harrapatu ditu Fran Balda ezker abertzaleko kide ezagunaren heriotzaren albisteak haren burkide eta lagunak. Joan den larunbatean, 22:30ean, auto batek harrapatu zuen NA-2410 errepidean, Etxarri Aranaztik Arbizurako bidean (Nafarroa). Baldak Etxarri Aranatzen euskal presoen alde antolatutako elkarretaratze batean parte hartu zuen, eta amaitutakoan, oinez abiatu zen Arbizuko bere etxera, baina bi herrien artean dagoen bi kilometroko tartean istripua gertatu zen.

Baldak 53 urte zituen, eta ezker abertzaleko kide ezaguna zen, «langile nekaezina», Sortuk adierazitakoaren arabera. Arlo askotan jardun zuen: instituzio ardurak ere izan zituen, eta Arbizun zinegotzi izan zen 2003tik 2011ra, Arbizuarron Hitza hauteskunde zerrendan lehenbizi eta EAE-ANVrenean geroago, baina, batez ere, presoen aldeko lanean nabarmendu zen. Herrira-ko kidea izan zen, eta elkarte haren kontrako sarekadan atxilotu zuten 2013an. 2015ean berriz atxilotu zuten. Sareko kidea zen, eta Euskal Memoriarekin ere lanean ziharduen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.