NDF kezkatuta dago bi abiadurako suspertzearekin

2021eko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Aurreko iragarpenetan baino baikorrago azaldu da Nazioarteko Diru Funtsa: %6raino igo du aurten munduko BPGaren hazkundea (+0,5) eta %4,4raino datorren urtekoa (+%0,2). Edonola ere, NDF kezkatuta azaldu da, beldur baita koronabirusaren krisiak ez ote dituen aldeak handituko herrialde aberatsen eta txiroen artean, lehenengoetan txertaketa askoz bizkorrago doalako, eta ekonomia suspertzeko neurri indartsuagoak hartu dituztelako. Ondorioz, NDFk uste du aberatsetan arrasto txikia utziko duela krisiak, eta sakonagoa, berriz, pobreetan, batez ere turismoarekiko menpekotasuna dutenetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.