EH Bilduk Migrazio Zuzendaritza nahi du Jaurlaritzan

2018ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Euskal Herrira iristen diren migratzaileentzako harrera egokia aldarrikatu zuen EH Bilduk, atzo, Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) arteko Santiago zubian egindako agerraldi batean. Kultura Aniztasun eta Migrazio Zuzendaritza sortzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Jasone Agirre legebiltzarkidearen ustetan, zuzendaritza horrek «migrazio politiken liderra» izan beharko luke: «Koordinazio lana egingo duena, baliabideak eskuratu eta antolatuko dituena, eta bestelako erakunde eta esparruetan egiten diren politikei koherentzia emango diena».

Agirren ustez, uda honetan «argi geratu dira gizarte zerbitzuen sistemak dituen gabeziak». Salatu du erakundeak «inprobisatzen» ibili direla. «Harrera integral, ordenatu eta kalitatezkoa eskaintzeko modu bakarra gizarte sistemaren barruan egitea da», ohartarazi du. Uste du ez litzatekeela arazorik sortuko Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek legea beteko balute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.