Lan itun batek 70 eguneko greba amaitu du DHLn

2019ko uztailaren 31
00:00
Entzun
DHLko langileen batzarrak ontzat hartu du beren ordezkariek zuzendaritzarekin lan itunari buruz lortutako akordioa. Horren ondorioz, azken 70 egunetan egindako greba amaitzea erabaki dute Aguraingo (Araba) plataforma logistikoko langileek.

ELAk zorionak eman dizkie DHLko langileei, hitzartutako ituna «oso ona» iruditu baitzaio. «Langileek egin duten borroka duinaren arrakasta are pozgarriagoa da kontuan izanik aldarri nagusiak ez zirela soldata igoerara mugatzen, baizik eta batez ere plantillako kolektiborik ahulen eta prekarioenen baldintzak hobetzen saiatu direla». Izan ere, bi aldeek hitzartu dute aldi baterako kontratua zuten zortzi langile finko egitea eta tresnak ezartzea behin-behinekotasun epeak bete dituztenei kontratu mugagabeak egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.