Migratzaileak gosez izatea egotzi diote Greziari

2021eko urriaren 23a
00:00
Entzun
Migratzaileen eskubideen aldeko hainbat elkartek Greziako Gobernuari leporatu diote oinarrizko elikagaiak ez bermatzea asilo eskatzaileei, bere ardurapean dituen kanpamentuetan. Elkarte horien esanetan, «Greziaren lurralde kontinentalean dauden kanpamenduetako migratzaileen %60 inguruk ez dute janaririk jasotzen». Horietatik, %40 haurrak eta osasun behar bereziak dituzten pertsonak dira, eta %25 emakumeak.

Errefuxiatuen Greziako Kontseiluak, Nazioarteko Erreskate Kontseiluak eta beste 24 elkartek nabarmendu dute Greziako Gobernuak duela bi aste ardura hartu zuela Europako Batasunak asilo eskatzaileentzat ematen dituen diru laguntzak banatzeko. UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariarena izan da orain arte egiteko horren ardura. Salatu dutenez, ordea, 36.000 iheslari inguru janaririk jaso gabe gelditu dira gobernuak lan hori bere gain hartu duenetik.

Gabezia hori estaltzeko, kanpamentuetan «kalitate eskaseko elikagaiak» banatu dituzte, «ez beti behar beste egindakoak». Greziako Gobernuak ukatu egin ditu kritikak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.