Aitzakiarik ez dute izan pilotekin Lasok eta Etxeberriak

2021eko urriaren 28a
00:00
Entzun
Piloten aitzakiarik ez da izango Unai Lasoren eta Peio Etxeberriaren arteko lau eta erdiko finalerdian. Bi pilotariek atzo egin zuten material aukeraketa, Labriten, azkar, arazorik gabe. Lasok «behetik» ateratzen diren pilotak hautatu zituen; Zenozkoak, berriz, arinagoak eta frontisetik gehiago ateratzen direnak. Baikoko aurrelariak argi du zer estrategia erabiliko duen: «Etxeberriari pilotak oinetara botatzen saiatuko naiz, tantoa amaitzeko aukera izan dezadan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.