«Hutsetik hasiko gara», diote Aspeko beste bi bikoteek

2021eko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Elezkano II.a-Zabaletak eta Altuna III.a-Mariezkurrena II.ak jokatuko dute finalerdietako ligaxkako lehen lehia, etzi, Iruñean. Bitan aritu dira elkarren aurka binakakoan, eta bikote bakoitzak partida bat irabazi du. Elezkano II.a-Zabaletak gorabehera gutxiago izan dituzte, baina bi bikoteek nabarmendu dute «hutsetik» hasiko direla. «Denok ditugu aukera berberak. Erabakigarriak izango dira bakoitzaren sasoia eta konfiantza», esan zuen atzo Elezkanok. «Haiek moral handia dute kanporaketa irabazi ostean. Guk ez dugu ezer aldatuko», zioen Zabaletak. Altunaren iritziz, euren jokoa egitea izango da gakoa. «Gurea egiten badugu, edozeini irabaz diezaiokegu. Ez badugu egiten, edozeinen aurka gal dezakegu». Mariezkurrenak, berriz, uste du «%100ean» egonez gero Zabaletari «aurre egin» diezaiokeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.