Noiz sortua: 2015-01-18 00:30:00

Berriz eragin du haserrea

Hainbat herrialde musulmanetan gogor gaitzetsi dute 'Charlie Hebdo'-ren azken azala
Yemengo Sana hiriburuan Frantziako enbaxadaren parean egindako protesta, atzo.
Yemengo Sana hiriburuan Frantziako enbaxadaren parean egindako protesta, atzo. ABDULRAHMAN HWAIS / EFE

Mikel Rodriguez -

2015eko urtarrilak 18

Frantziako Charlie Hebdo astekariak argitaratutako Mahomaren bertze karikatura batzuek berriz ere haserrea piztu dute hainbat musulmanen artean, eta zenbait herrialdetan istilu larriak ere sortu dira. Protesta gehienak eta handienak herenegun egin zituzten, ortzirala musulmanen asteko egun santua delako ohikoa baita elkarretaratze jendetsuagoak egitea, baina herrialde batzuetan jarraipena izan zuten atzo. Arreta gehien Nigerko protestek erakarri dute, istilu larrienak han izan direlako. Herenegun, lau lagun hil zituzten Zinder hirian, eta su eman diete elizei, kristauen negozio eta enpresei, eta baita Atzerri ministroaren etxeari ere. Protesta jendetsuak izan dira, eta oraingoz bi egun iraun dute. François Hollande Frantziako presidentearen ustez, adierazpen askatasuna zer den ulertzen ez dutelako sortu dira protestak. «Tentsioak daude atzerrian, herritarrek ulertzen ez duten tokietan adierazpen askatasunarekiko konpromisoa zer den». Tulle herrira egindako bisitan egin ditu adierazpen horiek —zazpi urtez izan zen alkate—.

Charlie Hebdo-k iragan asteazkenean atera zuen zenbaki hori, atentatua jasan eta astebetera —muturreko bi islamistak hamabi marrazkilari, kazetari eta polizia hil zituzten—. Azalean Mahomaren karikatura bat ageri da, Dena barkatuta dago esaldiarekin batera. Astekariak atzo jakinarazi zuen zazpi milioira igoko duela edizio horren argitalpena —normalki, 60.000 ale atera ohi ditu—. Hainbat herrialde musulmanetan, ordea, herritarren sektore batek iraintzat hartu du karikatura hori. Nigerren, manifestariek jomugan paratu dituzte gutxiengo kristaua, Frantziaren interesak eta agintean dagoen PNDS Demokrazia eta Sozialismorako Alderdi Nigertarraren egoitzak.

Mahamadou Issouffou presidentea Parisen izan zen joan den igandean, atentatuen aurka deitutako protestan. Frantziaren kolonia ohia da Niger, eta Parisekin batera esku hartzen ari da Malin, muturreko talde islamisten aurka. 2013an horietako talde batek atentatu handi bat egin zuen Nigerren —hogei militar hil zituen—. Frantziak base militar bat dauka Niamey hiriburuan, eta AEBek ere badaukate bat piloturik gabeko hegazkinentzat.

Malin, Yemenen, Pakistanen eta Turkian ere manifestazioak egin zituzten atzo karikaturengatik protestatzeko. Inguxetian, 15.000 lagun inguru elkartu ziren Magas hiriburuan, Poliziaren arabera. Manifestazioaren bukaeran, Inguxetiako buruzagi Junus-bek Jevkuroven mezu bat irakurri zuten, Interfax agentziaren arabera. «Mendebaldeko herrialde batzuen estatu estremismoa» salatu zuen, karikaturak argitaratzeagatik. Errusiaren menpeko lurraldea da Inguxetia, eta biztanle gehienak musulmanak dira.

Herrialde musulmanetako agintari anitzek ere bat egin dute karikaturen aurkako salaketarekin. Hori egiten azkenetakoa izan da Axraf Gani Afganistango presidentea. «Ekintza arduragabea» izan dela erran du.

Belgikan, 300 soldadu

Herrialde musulmanetan amorru adierazpenak sortu dira astekariaren karikaturengatik, eta Europaren mendebaldean, berriz, salbuespenezko neurriak dira eztabaidagai. Belgikak atzotik hasita astebeteko epean 300 soldadu hedatuko ditu Bruselan eta Anberesen (Flandria), Poliziari karrikako zaintza lanetan lagun diezaioten. Belgikako Poliziak joan den ortzegunean operazio zabal bat egin zuen ustezko muturreko talde islamista baten aurka; susmagarritzat jotako bi lagun hil zituen tiroketa batean, eta bertze hamahiru atxilotu.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Koronabirusaren azken datuak

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 12.944 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 846 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.601 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Erosketak egiteko ilarak Gasteizen. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Osakidetza test azkarrak erabiltzen hasi da

Berria

Italiako Gobernuak herrialdean lehorreratzeko debekua ezarri die Mediterraneoan migratzaileak erreskatatzen dituzten ontziei. «Osasun larrialdiak irauten duen bitartean, ezin dira oinarrizko baldintzak bermatu», adierazi dute.

Herritarren ilada Ordiziako azokan, itxialdiaren hasieran. ©Jon Urbe/ Foku

Baserritarrak haserre, Jaurlaritzak azokak debekatu dituelako

Iker Aranburu

EHNEk uste du Jaurlaritzak ez duela eskumenik salmenta zuzeneko eremuak debekatzeko. "Erabaki tamalgarria», Enbaren ustez

Osasungintzako langileak txaloka Nafarroako ospitale gunean ©Idoia Zabaleta, FOKU

Koronabirusaren hedapena geldotzen ari da Nafarroan, baina ez Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Ainhoa Larretxea Agirre

Lau hildako eta 112 kutsatu berri izan dira Nafarroan azken orduetan, eta hildakoak hamazazpi dira Araban, 25 Bizkaian eta hamar Gipuzkoan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna