Alavesek gogoa, eta Athleticek premia

Gasteiztarrek ez diete kale egin nahi zaleei. Zuri-gorriek Europarako sailkatzea dute jokoan, eta etxetik kanpo derbi guztiak irabazi dituzte
MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Haritz Gallastegi -

2017ko maiatzak 7

Alavesek eta Athleticek denboraldiko hogeigarren euskal derbia jokatuko dute gaur eguerdian, Gasteizen. Mendizorrotzakoa izango da azkena. Datorren urtean ere derbi asko jokatuko dira, baina Osasuna faltako da. Dena den, denboraldi honetako kontuei erreparatu behar zaie oraindik. Izan ere, arabarrek eta bizkaitarrek interes handiko neurketa dute gaur.

Athleticek gehiago dauka jokoan: ez dago dudarik. Zuri-gorriak gogor ari dira borrokatzen datorren sasoian Europa Ligan lekua izateko. Baina etxekoak ere ez dira eguerdi-pasa zelairatuko. Ez dute lehia lagunartekoa balitz bezala hartuko. Batetik, Espainiako Kopako finala ate joka dute, eta oso garrantzitsua da partida garrantzitsu horretara sasoian eta konfiantzaz iristea; bestetik, urte asko pasatu dira Athleticek Mendizorrotza azken aldiz bisitatu zuenetik. Zaleentzat aho zapore berezia dauka zuri-gorrien kontra irabazteak; eta, hirugarrenik, Ligan zenbat eta postu hobea lortu, klubarentzat handiagoak izango dira diru sarrerak. Hazten jarraitzeko aukera gehiago izango du, alegia.

Athleticek badaki zeri egin beharko dion aurre Mendizorrotzan sartzen duenean. Baina ezin da kikildu. Bi aste baino ez dira falta denboraldia amaitzeko, eta ez dauka kale egiteko tarterik. Bai Reala eta bai Vila-Real oso ondo ari dira lehiatzen. Puntu asko eskuratzen dabiltza azken txanpan, eta jardunaldiz jardunaldi gero eta gorago dago Europarako sailkatzeko langa.

Zuri-gorrien kalkuluen arabera, hiru partidatik bi irabazi beharko dituzte helburua lortzeko. Liga Vicente Calderonen amaituko dutela aintzat hartuta, sei puntuak eskuratzeko aukerarik onenak gaurkoa eta Leganesen kontra San Mamesen jokatu beharrekoa dira.

Horretarako, neurketa serioa jokatu beharko du gaur Ernesto Valverderen taldeak. Alaves ondo moldatzen da defentsako lanean. Pachecori golak sartzea zaila da. Horrez gain, kontraerasoa ondo baliatzen du. Femeniak eta Theok sakontasuna ematen diote hegaletatik, eta gertutik zaindu beharrekoak dira Camarasaren barneraldiak eta Ibai Gomezek areaz kanpotik zein geldikako jokaldietan egindako jaurtiketak.

Athleticen, berriz, talde guztiak egin du aurrera azken bi hilabeteetan. Baina, guztien gainetik, Raul Garcia ari da nabarmentzen. Gol asko ari da sartzen. Baina hura agertzeko ezinbestekoa da Muniainen eta Williamsen ekarpena. Ezaugarri oso ezberdinak dituzten futbolariak dira, baina asko ari dira ematen taldeari. Gainera, betikoa ere prest egongo da, golekin taldeari laguntzeko: Aduriz. Ikustekoa izango da, beraz, derbia.

ALAVES-ATHLETIC

Alaves. Pacheco; Femenia, Ely, Feddal, Theo; Llorente, Manu Garcia, Toquero, Camarasa, Ibai; eta Deyverson.

Athletic. Kepa; De Marcos, Yeray, Laporte, Balentziaga; San Jose, Beñat, Williams, Raul Garcia, Muniain; Aduriz.

Epailea. Martinez Munuera.

Lekua. Mendizorrotza (19.840 ikusle).

Ordua. 12:00etan (BeIN La Liga).

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

Silva Realekoa eta Politano Napolikoa, atzoko partidako une batean. Italiarren jokalariak egin zuen bere taldearen gola. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Beren legea ezarri dute

Jon Ander De la Hoz

Realak galdu egin du Europa ligako bigarren jardunaldian, Napoliren aurka. Txuri-urdinak ez dira gaizki aritu, baina italiarrek ofizioa baliatu dute irabazteko

 ©LUCA ZENNARO / EFE

«Oraindik ez naiz gorenera iritsi: hala diote sentsazioek eta datuek»

Eñaut Agirrebengoa

Aurreikuspen guztiak gainditu ditu Bilbaok Giroan. Etaparen bat irabazi eta noizbait arrosaz janzteko ilusioaz hasi zuen lasterketa, eta podiumetik gertu bukatu du. Hala ere, bere burua gai ikusten du beste koska bat igotzeko: «Zergatik ez?».
Eibar, Sevillaren aurka, joan den asteko partidan. ©Jose Manuel Vidal / Efe
Achille Polonara, Bartzelonaren aurka, Espainiako Superkopan. ©R. D. L. ROCHA / EFE

Baskoniak Euroligan ere irabazi nahi dio Bartzelonari

Berria

Gasteiztarrek Kataluniako taldea hartuko dute gaur Buesa Arenan (20:30). ACB ligan, 82-71 nagusitu ziren

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna