Asteburuko proposamenak

Espazio bete bidaia

Expovacaciones azoka zabalik egongo da asteburuan BECen, eta zenbait herrialdetako lekurik ederrenak proposatuko dizkie bisitariei

2019ko Expovacaciones azokako erakusmahai bat, Barakaldoko BECen. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU.
Miren Mujika Telleria.
2022ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Expovacaciones erakusketa zabaldu dute Barakaldoko BECen (Bizkaia),eta bihar artean irekiko dizkio ateakbertaratu nahi duen orori. Bidaiak maite dituztenentxoko izango da aurten ere Expovacaciones, eta zenbait herrialdek duten xarma eta lilura erakusteko plaza izango da asteburuan.

Antolatzaileek ziurtatu dute erakusketariek haien turismoguneak bidaiarien artean sustatzeko «topagune bikain» bihurtuko dela BEC bihar artean. Hori dela eta, bidaiaren maitale direneiaukera ugari eskainiko dizkie turismo arloan erreferente den azokak: sektoreko berritasun guztiak, ibilbide eta turismo guneekin lotutako azken proposamenak eta aisialdirako alternatiba berritzaileenak, hain zuzen. Gainera, adin guztiei begirako plan eta proposamenak egingo ditu erakusketak; ekintza desberdinak eginez.

Hala, beste urte batez, udako, udazkeneko, neguko edo udaberriko ihesaldietarako gehien gustatzen zaiena berehala kontratatzeko, aukeratzeko eta inspirazio iturri gisa erabiltzeko aukera izango dute bisitariek. Euskal Herriko «bikaintasunak» azaleratzeaz gain, Galiziak, Espainiak, Herrialde Katalanak, Kubak, Marokok eta Portugalek dituzten txoko ederrenak aurkeztuko ditu Expovacaciones azokak aurtengo edizioan.

Horretarako, egitarau zabala prestatzeko lanean aritu dira orain arte antolatzaileak; «bidaiak maite dituztenei era guztietako proposamenak eskaintzeko asmoz». 42. edizioa du aurten azokak, eta, beste behin, espazio esklusibo bat izango da jarduerak, erakustaldiak eta hitzaldiak eskaintzeko.

Experimenta y Saborea ekintzaren barruan, esaterako, ekintza ugariz gozatzeko aukera egongo da. Gainera, turismo gastronomikoa eta abenturazko turismoa izango dira ekintza horretako osagai nagusiak. Izan ere, antolatzaileen arabera, bidaiatzeko modu berri horiek gero eta jarraitzaile gehiago pilatu dituzte azken urteotan. Esperientzia horien bidez, ohiko zirkuituetatik kanpoko bazterrak eta jatetxeak ezagutzeko ibilbideak erakutsiko ditu azokak.

Caraving azoka

Kanpinzaleak direnek ere izango dute zer bisitatu asteburu honetan. Izan ere, modu paraleloan eta egun berberetan, Caraving azoka egingo da BECen. Gurpilen gaineko sektoreko enpresa nagusiek beste urte batez proposamen berritzaileak aurkeztuko dizkiete bisitariei: merkatuko azken ibilgailuak, ibilbideei eta atseden hartzeko geldialdiei buruzko informazioa, kanpinetako eta oporlekuetako egonaldi guztiak eta abar.

Expovacaciones eta Caravaning azokak



Gaur eta bihar, Barakaldoko BECen (Bizkaian).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.