Sagarraren bidetik

Errezil sagarraren ibilbidea aurkeztuko dute gaur, eta azoka izango dute bihar, sagarraren astea amaitzeko. Errezeta liburua ere kaleratu dute
Sagarraren Astea egiten ari dira Errezilen. Irudian, iazko azokaren une bat.
Sagarraren Astea egiten ari dira Errezilen. Irudian, iazko azokaren une bat. UROLA-KOSTAKO HITZA Tamaina handiagoan ikusi

Andoni Imaz -

2018ko abenduak 1

Udazkenarekin batera iristen da sagar uzta, eta garai hau aukeratu dute Errezilen (Gipuzkoa) hango sagarraren inguruan astebeteko programazioa egiteko. Urteroko egitasmoei beste batzuk gehitu zaizkie aurten, eta asteburuan egingo dituzte horien arteko garrantzitsuenak. Herriko hainbat eragile jarri dira elkarlanean, eta egitarau zabala osatu dute.

Ibarbi Errezilgo Errezil sagarraren elkarteak bultzatu du aurreneko egitasmoa, proiektu berri bat: Errezil sagarraren ibilbidea. Aurtengo sagarraren asteko berrikuntza nagusia da, eta gaur bertan aurkeztuko dute, 11:00etan. Errezil sagarra ikertzen, ezagutzen eta zabaltzen dihardu Ibarbi taldeak, eta horretarako antolatu du ibilbidea, are gehiago zabaltzeko Errezilgo sagarraren izena.

Ingurua ezagutzea da egitasmoaren helburu nagusia, eta sagarraren munduko informazioa biltzea herriaren inguruko sagastietan zehar. Fruituarekin lotuta, baserria, kultura eta ohiturak emango dituzte ezagutzera.

Ibilbideak 3,4 kilometro ditu, Errezilen inguruan, eta geldialdiak daude zenbait gunetan, hainbat xehetasunen inguruan hitz egiteko. Informazio posteak, panelak eta bestelakoak jarri dituzte horretarako, ibiltarien eskura egon dadin.

Koldobika Jauregi eskultoreak diseinatu du ibilbidea, eta Gipuzkoako Mendi Federazioak markatu du. Horrez gainera, Jauregik sagar itxurako hiru eskultura egin ditu herrian jartzeko: bi sarreretan eta plazako panel batean. Eskultoreak berak inauguratuko eta aurkeztuko du ibilbidea, gaur goizean, Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe bertsolariarekin batera.

Joan den asteko ostiralean abiatu zuten Sagarraren Astea, eta bihar itxiko dute. Azoka eguna egingo dute herrian horretarako. 10:00 eta 14:00 bitartean jarriko dituzte sagar eta sagarkiz beteriko postuak, jai giroan.

Sagar muztioa nola egiten den ikusteko aukera egongo da, baita hura dastatzekoa ere. Artisauek otarreak eta eskulanak jarriko dituzte, eta sagar dultzearen herri lehiaketa egingo dute. Jakoba Errekondo paisajista eta agronomoa ere izango da, herritarrek egindako galderei erantzuteko.

Errezetak sagarrarekin

Urola Gustagarri egitasmoak ere bat egin du Errezil sagarraren astearekin. «Eskualdeko produkturik garrantzitsuenetariko eta ezagunetariko» bat da sagarra, haien arabera, eta produktu horrekin egindako errezeta eskuorri bat kaleratu dute. Errezilgo Izarre jatetxeko eta Azpeitiko Elikaguneko sukaldariak gonbidatu dituzte errezetak prestatzera.

Sei errezeta aurkeztu dituzte liburuxkan: Errezil sagar, tomate eta gazta entsalada; oilasko eta Errezil sagar krepa; Errezil sagar krunblea; oilasko errea; usoak saltsan; eta Errezil sagar erreak. Eskuorria eskuragarri dago jada.

Errezil sagarraren astea

Gaur eta bihar, Errezilen (Gipuzkoa).

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bi erizain, Galdakaoko ospitalean (Bizkaia) maiatzaren 6an, 55 egun gaixorik zeramatzan gizon bat sendatu zela ospatzen. ©ANDONI LUBAKI / FOKU

Koronabirusaren lehen kolpea Euskal Herrian: 2.152 hildako lau hilabetean

Mikel P. Ansa

Martxoaren 1etik ekainaren 30era, lau hilabete. Neguaren azken hondarra, eta udaberri guztia. Koronabirusaren pandemiak hankaz gora jarri du Euskal Herria, eta bizimoduak astindu ditu. Pandemiaren lehen olatuaren balantzea egin du BERRIAk, hamazazpi grafiko eta hamazazpi galdera hauekin.

Osasun langile bat pertsona bati PCR proba egiten, herenegun, Ordizian. ©Jon Urbe / Foku

58 dira Ordiziako agerraldiarekin lotutako kasuak

Iosu Alberdi - Irati Urdalleta Lete

Positibo emandakoek ezingo dute bozkatu Ordizian. Bai, ordea, haien kontaktu zuzenek. Araban beste foku bat izan den ikertzen ari da Osasun Saila, azken orduetan bederatzi kasu atzeman ostean.

Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Santos Indurain. ©Jesus Diges / Efe

23 positibo detektatu dituzte Tuterako agerraldian

Igor Susaeta

Beste agerraldi bat gertatu da Iruñean, eta bost pertsona kutsatuta daudela baieztatu dute

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna