Dantzaz gozatzeko

Zazpi lurraldeetako 35 dantza taldek hartuko dute parte Euskal Herriko Dantzari Egunean. Egun osoko festa egingo dute gaur Gasteizen
Iruñeko Oberena dantza taldeak parte hartuko du gaurko topaketan.
Iruñeko Oberena dantza taldeak parte hartuko du gaurko topaketan. DANIEL FERNANDEZ Tamaina handiagoan ikusi

Andoni Imaz -

2018ko urriak 6

Euskal Herriko dantzarien urteroko bilgunea da dantzari eguna. Urtero leku batean egiten dute, eta Gasteizen elkartuko dira aurtengoan. Euskal Dantzarien Biltzarrak (EDB) antolatzen du ospakizuna, eta goizetik gauerako egitaraua osatu du gaurko. Zazpi lurraldeetako dantza taldeak elkartuko dira Arabako hiriburuan, 35 guztira. 700 dantzari baino gehiago ariko dira.

Euskal Herrian egiten den dantza topaketa handienetako bat izaten da dantzari eguna, Enara Iruretagoiena EDBko koordinatzailearen hitzetan. Bizkaiko Dantzari Egunean ere jende asko elkartzen dela dio: «Bizkaian indar handia dago». Halere, berezia da gaurko topaketa, Euskal Herri osoko dantza taldeek elkarrekin egiten dutelako dantza. «Nahiz eta elkarrengandik gertu gauden, bakoitzak berea dauka, eta ikuskizun polita osatzeko eta elkarrekin gozatzeko eguna da».

Goizean hasiko dira EDBk antolatutako ekintzak, hiriguneko kaleetan egingo den animazioarekin. Dantzariek eta musikariek girotuko dute goiza. Iruretagoienaren esanetan, ondoren egingo den dantzaldia da aurtengo egitarauaren berezitasunik handiena. «Hiru dantza taldek haien dantza autoktonoak egingo dituzte». Barkoxeko (Zuberoa), Cortesko (Nafarroa) eta Oiartzungo (Gipuzkoa) taldeak izango dira, Aihotz plazan. Ondoren, kantu eta dantzarekin jarraituko dute plazan, eta guztiek izango dute parte hartzeko aukera.

Ekitaldi nagusia, halere, arratsaldekoa izan ohi da. 16:30etik aurrera, 35 dantza taldeei harrera egingo diete, eta 17:00etan, berriz, Gasteizko kaleetatik kalejira bat egingo dute festa giroan. 18:00etan hasiko da emanaldi nagusia, San Martin eskolako futbol zelaian. Bertako dantzaldian, talde guztiek nahi adina dantzatan parte hartzeko aukera izango dute. Amaieran, guztiek batera dantzatuko dituzte Hegi, fandangoa eta arin-arina, Txulalai eta larrain dantza.

Musikarekin jarraituko du egunak, eta herri afaria egingo dute iluntzean. Gauean, erromerian dantzan agurtuko dute dantzari eguna, Aihotz plazan. Kaleetako musika animazioaz gain, artisauen folklore azoka ere egongo da 16:30etik 20:00 bitarte.

Duela 51 urte antolatu zuten aurrenekoz Euskal Herriko Dantzari Eguna, eta ordutik ia urtero egin dute. Hasieran, Ipar Euskal Herriko zenbait herritan antolatzen zuten, baina 1978az geroztik, gaur egungo martxari heldu eta Hego Euskal Herrira ere zabaldu zuten. Orain, Euskal Herrian dantza talde gehien biltzen dituen federazioa da EDB. Barakaldon (Bizkaia) egin zuten iazko dantzari eguna, eta 29 talde elkartu ziren bertan. EDBk hartu ohi du eguna antolatzearen ardura, baina lurraldekako ordezkaritzak ere badituzte.

Euskal Herriko Dantzari Eguna

Gaur, 12:30etik aurrera, Gasteizen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Aitaren izenak ez du beti laguntzen»

Maialen Arteaga

Esti Markez Mikel Markez aitarekin batera hasi zen abesten. Orain, aitarekin batera, lehenengo kantu propioak kaleratuko ditu, 'Azalberritzen' diskoan. Bi artisten bosna kantu bilduko ditu lanak.
<b>Gripea.</b> Herritar bati gripearen kontrako txertoa jartzen, Zarautzen. ©GORKA RUBIO / FOKU

Gripearen txertoan laguntza bila

Jakes Goikoetxea

Bioarabako talde bat ikertzen ari da ea gripearen txertoa hartzeak eraginik daukan bai SARS-CoV-2 birusaz kutsatzeko arriskuan, bai kutsatu osteko bilakaeran. Iaz Araban txertatzera deitu zituzten 64.000 herritarren datuak erabiltzen ari dira; txertatu zirenenak eta ez zirenenak.
Legebiltzarreko izendapenaren ostean, Andoni Aldekoa astelehenetik aurrera izango da EITBko zuzendari nagusi. ©HITZA

Andoni Aldekoak soilik EAJren eta PSEren aldeko botoak jaso ditu

Urtzi Urkizu

EITBko zuzendari nagusi berria izendatu du Eusko Legebiltzarrak. Oposizioko taldeek kontra bozkatu dute, eta prozedura kritikatu

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna