Atxilotu bat, haur pornografia hedatzea egotzita

2019ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
Espainiako Poliziak pertsona bat atxilotu du Nafarroan, haur pornografiaren aurkako operazio batean. 24 lagun atzeman dituzte guztira: hamasei Espainian, zazpi Herrialde Katalanetan, eta bat Euskal Herrian; beste bederatzi pertsona ere ikertu dituzte, besteak beste, Gipuzkoan eta Bizkaian. Sare sozialen bidez umeen irudiak zabaltzea eta beste erabiltzaileekin trukatzea leporatu diete. Poliziak adierazi du haurren aurkako sexu abusuekin lotutako material «asko» aurkitu dutela miaketetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.