Yolanda Gonzalezen omenezko kartela lapurtu dute

Berria -

2019ko urtarrilak 15
Yolanda Gonzalezen omenezko kartela lapurtu dute Madrilgo Aluche auzoan (Espainian). Gonzalez militante komunista zen, eta ikasle mugimenduko kidea. 1980. urtean, 19 urte zituela, Fuerza Nueva talde ultraeskuindarrak bahitu eta hil egin zuen. Madrilgo Udalak haren izena jarri zion Aluche auzoko zelai bati, omenaldi gisa. Iazko azaroaren 18an kartel bat jarri zuen bertan, Gonzalezen historia ezagutarazi eta gogorarazteko. Ikur hori bertan jarri zutenetik lau eraso jasan ditu: margoz estali dute idatzitakoa, svastika bat marraztu diote, eta ikurra apurtu eta edukiontzi batera bota dute. Iragan asteburuan, berriz, ezezagun batzuek kartela lapurtu zuten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna