EH Bilduren eta Podemosen osoko zuzenketak baztertuta, Gipuzkoan

Igor Susaeta.
2019ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Gipuzkoako Batzar Nagusiek atzera bota dituzte EH Bilduk eta Podemosek EAJ-PSE koalizioak adostutako aurrekontuen aurreakordioari jarritako osoko zuzenketak. Bozkatu egin zituzten atzo, eta EAJk eta PSEk batzarrean duten gehiengoa (29) baliatu zuten eskaerak baztertzeko; PPko ordezkari bakarrak ere, gainera, osoko zuzenketan kontra bozkatu zuen. Bilduren (17) eta Podemosen (4) botoak ez ziren nahikoa izan. Hilaren 20an dira 2020rako aurrekontuak onartzekoak.

Juan Carlos Izagirre EH Bilduren bozeramaileak nabarmendu zuenez, Gipuzkoan zergen bidez ez da «behar beste diru biltzen», eta hori ez da, gainera, modu «bidezkoan» egiten, ez direlako «beharrezko baliabideak» bideratzen «iruzur fiskalari» aurren egiteko. Maria Eugenia Arrizabalaga EAJko batzarkidearentzat, Bilduk eta Podemosek «fikziozko zerga politika» planteatzen dute.

Arabako Batzar Nagusietan sei milioi euroko balioa duten 122 zuzenketa partzial jarri dizkio Elkarrekin Arabak EAJk eta PSEk aurkeztutako aurrekontu proiektuari. Gainera, osoko zuzenketa ere jarri die. Arantxa Abecia bozeramailearen esanetan, aurrekontu horiek ez diete erantzuten «Arabak dituen arazoei». EAJ eta PSEk gehiengo osoa dute, baina Abeciak espero du zuzenketaren bati aurrekontuetan lekua egingo diotela. Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiarentzat, baina, «ezinezkoa» da oposizioak eskatutako aldaketak egitea,

Bizkaian gaur eztabaidatuko dituzte EH Bilduk, Elkarrekin Bizkaiak eta PPk aurrekontuei jarritako osoko zuzenketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.