EGUTEGIA

2019ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Datozen egunetan, Brexit-aren nondik norakoak argitu beharko dituzten bozketak egingo dituzte Komunen Ganberan.

Gaur

Akordioaz. Erresuma Batuak eta EB Europako Batasunak joan den azaroan adostutako ituna onartu ala ez erabakitzekoak dira.

Bihar

Irteteko moduaz. Gaurko bozketan baiezkoa gailentzen ez bada, bihar bozkatuko dute ea prest dauden akordiorik gabeko brexit bat onartzeko.

Etzi

Epea luzatzeaz. Komunen Ganberak erabakitzen baldin badu Europako Batasuna akordiorik gabe uzteko aukera baztertzea, brexit-a atzeratzeko aukeraz bozkatuko dute etzi.

Martxoaren 21a eta 22a

Europar Kontseilua. Komunen Ganberak onartzen badu dibortzioaren data atzeratzea, EBko 27 estatuetako agintari gorenek aho batez onartu beharko dute atzerapena.

Martxoaren 29a

Epemuga. Erresuma Batua EBtik ateratzeko eguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.