Drombovskis, Merkataritza komisario berria

2020ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Koronabirusaren inguruko arauak behin baino gehiagotan hautsi zituela eta piztutako eskandaluarengatik Phil Hogan EBko Merkataritza komisario irlandarrak kargua utzi behar izan zuen. Eta postu garrantzitsu horretan Valdis Drombovskis letoniarra jartzea erabaki du Ursula Von der Leyen batzordeko buruak.

Drombovskisek esana du Munduko Merkataritza Erakundearen erreforma eta AEB- Txinaren arteko harremanak izango direla bere lehentasunak. Merkataritza komisarioak zeresan handia izan dezake brexit gogor bat gauzatzen bada.

Dombrovskisek Finantza Zerbitzuetan utzitako lekua beste irlandar batek beteko du, Mairead McGuinnessek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.