Lakuntza: «Akordio batzuk lortzeko asmoz ari gara gu»

2019ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak gezurtatu egin du bere sindikatuak eta besteek lan hitzarmenak lortzea eragozten dutenik. «Nik uste dut oso argi dagoela langileok dugula akordio batzuk lortzeko beharrik handiena, eta ez du ez hankarik ez bururik esateak ez dugula akordiorik nahi», adierazi zuen atzo, ETB1n. «Akordio batzuk lortzeko asmoz ari gara gu», gehitu zuen.

Hitz horiekin erantzun zion Lakuntzak metalgintzako patronalari, baina baita Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariari ere, hark «borondaterik ez izatea» egotzi baitzien sindikatuei. «Ez da lehen aldia Urkullu patronalaren alde jartzen dela eta bozeramaile lana egiten diola».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.