Nafarroako Gobernua prest dago Sadarreko lanak bermatzeko

enaut agirrebengoa
2019ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Sadar eraberritzeko bermearen baldintzak adostu dituzte Osasunak eta Nafarroako Gobernuak. Hala iragarri zuen atzo Luis Sabalza presidente gorritxoak. Akordioak jasotzen duenez, Iruñeko klubak jokalarien salmenten bidez lortzen duen diruaren laurdena jarri beharko du zorra ordaintzeko. Halaber, urtero hiru milioi ordaindu beharko ditu Lehen Mailara igotzen bada.

Lege proiektua martxoaren 2aren aurretik bozkatuko da parlamentuan. Klubeko bazkide konpromisarioen batzarra egingo da egun horretan, estadioaren berritze lanen finantzaketa onartzeko. Aurrez, zaharberritze osoa edo oinarrizkoa nahi duten erabaki behar dute hemezortzi urtez gorako bazkide guztiek. Astelehenean abiatu zen bozketa, eta gaur amaituko da, 21:00etan, Osasunak Zaragozaren aurka jokatuko duen partida hasi eta ordu erdira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.