Bide bat sakelakoari begira doazenentzako

2014ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Bide gorrien antza du. Baina ez dira bizikletan aritzen direnentzako. Sakelako telefonoari begira doazen horientzat bidea marraztu dute Txinako Chongqing hiriko bi espaloitan. Eskualdearen aisialdiaz arduratzen den Meixin Group enpresak egin du, «ironiaz». Sakelako baten irudia lurrean jarri eta geziak margotu ditu jarraitu beharreko norabidearekin. Eta mezu bat ageri da idatzita: «Zure arriskupean». 29,2 milioi biztanle ditu hiriak. Eta egileen arabera, gero eta gehiago dira «oinezko teknologikoak». Espaloietan arazoak sortzen dituzte; aurrera begira joan ordez, sakelako telefonoan idazten joaten direlako. Herritarren arteko talkak eta gatazkak sortzen dira horren ondorioz. Egileek adierazi dute oinezkoen artean kontzientzia piztu nahi dutela. Washingtonetik hartu zuen ideia. Uztailean National Geographik elkarteak telebista saio baterako proba bera egin zuen AEBetako hiriburuko kale batean. Herritarren jokaerak aztertzeko saioa prestatzen ari dira. Adierazi dute proba bukatu gabe dutela oraindik. Eta ondorioz, ez dutela esperimentuaren inguruko zehaztapenik emango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.