Absolbitu arren, kontuak blokeatuta

2018ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Hamar urte pasatu dira auzipetu zituztenetik; epaiketa egin zen, eta aske geratu ziren denak. Dena den, Espainiako Auzitegi Nazionalak blokeatuta dauzka Ipar Euskal Herriko sei militante abertzaleren kontuak: EHAK eta EAE-ANV alderdien aurkako auzian inputatu zituzten Giuliano Cavaterra, Zigor Goieaskoetxea eta Patricia Martinonen kasua da hori; eta Segurako operazioko Xabi Larralde, Jean-Claude Agerre eta Aurore Martinena. Aurreneko hirurak absolbitu zituzten; besteetatik, Martin epaitu zuten soilik, eta, beste auzipetuek bezala, akordioa sinatu zuen berak fiskaltzarekin —auzitegiak ez zien ezarri erantzukizun zibilik edo bermerik—.

Bi auzietan aztertu zen orduan legez kanpo zegoen Batasuna alderdiaren arlo ekonomikoa, eta hainbat militantek legezko ziren ANV eta EHAK alderdiengandik jasotzen zuten dirua ikertu zuten. Horretarako, Espainiako Auzitegi Nazionalak Frantziako Justiziari eskatu zion blokeatzeko sei pertsona horien kontuak. Orain, Espainiako auzitegiaren agindu batek soilik desblokeatuko lituzke kontuak, baina haien abokatuek salatu dute hori ez dela iristen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.