Babes ofizialeko bost etxebizitza Interneten alokagai Donostian

itziar ugarte irizar
2018ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Alokairuan eskaintzen ziren babes ofizialeko bost etxebizitza atzeman dituzte Donostian. Etxebizitzen jabeei zigor espedientea zabaldu diete, eta etxea galtzeko arriskuan daude orain, hirian etxebizitza publikoak kudeatzeaz arduratzen den Etxegintza erakundeko Rafael Farias zuzendariak jakinarazi duenez. Isuna ere jaso dezakete, 3.000 eta 20.000 euro artekoa, euren jabetzakoa ez den etxebizitza bat alokagai jartzeagatik.

Altzan daude atzemandako etxeetako bi, eta Ilarran, Intxaurrondon eta Loiolako Erriberan besteak. Bostak zeuden Interneten iragarrita, baina kasu batean bizilagunak eurak izan dira egoeraren berri eman dutenak; etxeko atarian aldiro jende ugariren joan-etorria eta garaje aurrean atzerriko matrikuladun autoak aparkatuta ikusten zituztela salatu dute. Gainontzeko lau etxebizitzak udaleko teknikariek aurkitu dituzte Interneteko bilaketetan. Fariasek ohartarazi du, baina, «zaila» izaten dela sarean halakoen berri izatea, zehastasunik gabeko iragarkiak izaten direlako. Onartezintzat jo ditu kasuak Etxegintzako arduradunak. Enrique Ramos Etxebizitza eta Hiri Proiektuetarako zinegotziak ere kasuak irmo gaitzetsi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.