PPk boto partikularra aurkeztuko dio legelarien testu artikulatuari

Erredakzioa
2019ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Alfonso Alonso EAEko PPko presidente eta legebiltzarkideak esan du bere alderdiari «ezinezko» iruditzen ziaola erkidegoko estatutu politiko berriaz «adostasuna» lortzea Eusko Legebiltzarrean, eta jakinarazi du bere alderdiak boto partikularra aurkeztuko diola legelarien lantaldearen testu artikulatuari, idatziak ez duelakoan lekurik izango Espainiako Konstituzioan. Legelariek hilaren 30era arteko epea dute testua legebiltzarrari aurkezteko.

EAJk (Mikel Legarda), EH Bilduk (Iñigo Urrutia), Elkarrekin Podemosek (Arantxa Elizondo), PSE-EEk (Alberto Lopez Basaguren) eta PPk (Jaime Ignacio del Burgo) izendatutako legelariak lanean ari dira hilabeteetan, eta, informazio batzuen arabera, EAJren, PSEren eta EPren ordezkariak ados samar jarri dira azkenaldian.

Hala ere, Alonsok Onda Vascako eta Onda Ceroko irrati elkarrizketetan azaldu du berak ez duela argi EH Bilduk ez duenik bat egingo haiekin, nahiz eta uste duen EH Bilduk «gehiago» nahi duela. Esan du EAJk darabilen testuak konstituzioa gainditzen duela eta autodeterminazio eskubidearen aitorpena aldarrikatzen duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.