SOSLAIA. Paskual Rekalde

Euskaltzain oso izendatu du akademiak

ENDIKA PORTILLO / FOKU.
Igor Susaeta.
2020ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Euskaltzaindiak osoko bilkura egin zuen atzo Bilbon, eta Paskual Rekalde (Amaiur, Nafarroa, 1963) euskaltzain oso izendatu zuen, gehiengo osoz. Andres IƱigo emeritu bihurtzean euskararen akademian sortutako hutsunea beteko du hizkuntzalariak. Paula Kasares zen beste hautagaia. Horrenbestez, 1918tik gaur arte 93 euskaltzain oso izendatu ditu akademiak.

Euskal Filologiako lizentziaduna da Rekalde, EHU Euskal Herriko Unibertsitatean ikasia. Nafarroako Gobernuko euskara itzultzailea da egun, eta Eusko Jaurlaritzako Terminologia batzorde bereziko kidea ere bai. 2003az geroztik da euskaltzain urgazlea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.