ANTXOAREN KANPAINA

2018ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Ekainarekin amaitzen da antxoaren arrantzaldi nagusia, eta baxurako euskal ontzidia jada hasia da hegaluzearen kanpainarekin.

Harrapaketak

Espainiako eta Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek 27 milioi kilo antxoa arrantzatu ditzakete aurten.Kuota horren %90 urteko lehen erdirako gordetzen da, eta, aurtengo kanpaina amaitzear, harrapaketak jada iristear dira mugara 24,2 milioi kilorekin. Urtearen bigarren erdirako 2,5 milioi kiloko kuota geldituko da, sardinatan eta txitxarrotan aritzen diren dozena erdi ontzi pelagikorentzat.

Salneurria

Lonjetan, antxoa kiloa 1,20 eurotan edo 1,25 eurotan saldu da, batez beste.

Arrainaren neurria

Harrapatutako antxoa gehiena nahiko txikia izan da, eta horrek eragina izan du prezioan, salmentak asko mugatu direlako freskoaren kontsumorako. Kontserba fabrikentzako lehengai izateko, antxoa handiagoa behar izaten da, 30-35 alerekin kiloa osatzeko adinako neurria duena. Ale txikiagoekin, eskulanari ezin zaio errentagarritasunik atera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.