Errusiako Gobernua bere erantzuna prestatzen ari da

Iker Aranburu.
2022ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Atzodanik indarrean daude Errusiari petrolioaren irabaziak murrizteko bi neurri. Batetik, Europako Batasunak utzi egin dio itsasontziz garraiatutako Errusiako petrolioa erosteari. Bestetik, hirugarren herrialdeei begira, EBk berak eta G7koen taldeak Errusiako petrolioari 60 dolarreko gehieneko prezio bat jarri diote. Ikusteko dago zer eragin izango duten neurri horiek petrolioaren merkatuan, besteak beste, Errusiak oraindik ez duelako erabaki zer egingo duen. «Erantzuna prestatzen ari gara. Baina gauza bat argi dago: ez dugu inolako mugarik onartuko», adierazi du Dmitri Peskov Errusiako Gobernuko bozeramaileak. Aurreko egunotan, Kremlineko beste ordezkari batzuek iragarri dute Errusiak utzi egingo ziola EBri petrolio gehiago saltzeari, baina atzo artean ere irekita zeuden Druzhba petroliobidearen bi adarrak: Poloniara eta Alemaniara doana, eta Hungaria-Eslovakia-Txekiara doana.

Gas kontsumoa, behera

Salbuespen gutxi batzurekin, EBk Errusiako petrolioa kontsumitzeari utziko dio, eta asko gutxitzen ari da Errusiako gas kontsumoa ere, Moskuk gasbide gehienak itxi dituelako eta kontsumoa apaltzen ari delako. Horrela, aurtengo azaroan azken bost urteotako batezbestekoa baino %24 gas gutxiago erre du EBk. Industriak txikitu du gehien kontsumoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.