Laboristek beste galdeketa baterako «aukera» nahi dute

2018ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Alderdi Laboristaren brexit-erako bozeramaile Keir Starmerrek atzo adierazi zuen beste erreferendum bat egiteko «aukerak» mahai gainean egon beharko lukeela, Bruselak eta Londresek akordiorik lortu ezean Erresuma Batua Europako Batasunetik ateratzeaz, edo parlamentuak ezezkoa emango balio lorturiko akordioari. «Alderdi Laboristaren jarrera da aukera guztiek egon behar dutela mahai gainean akordioak huts egiten badu».

Joan den astean, Starmerren alderdikide Barry Gardinerrek bigarren galdeketaren kontra egin zuen, eta, beraz, laboristen brexit-erako eledunaren atzoko hitzek agerian utzi dituzte auzi horri buruzko desadostasunak. Alderdi Laboristak irailaren 23tik 26ra egingo du kongresua, eta ekitaldi horretan alderdiko militante eta politikari askok eztabaidatu nahi dute bigarren galdeketaren alde egiteko aukeraz.

Erreferendum posible horrez gain, atzo Starmer mintzatu zen Erresuma Batuko Parlamentuaren rolaz ere: «Nire ustez, parlamentuak zeresana izan behar du [Theresa May] lehen ministroa Bruselatik akordiorik gabe itzultzen bada».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.