Kuba-AEB. Harremanak normaltzen hasteko akordioa

Bruselak ere harremanak ondu nahi ditu Kubarekin, baina motel doa

Erredakzioa -

2014ko abenduak 19
«Beste harresi bat ere hasi da erortzen». Federica Mogherini Europako Batasuneko diplomaziaburuak Berlingo Harresiaren eraistearen 25. urteurrenarekin lotu du Kubaren eta AEBen arteko akordioa, eta «mugarri historikotzat» jo du «elkarrizketa borrokari gailendu izana».

Europako Batasuna bera, aurtengo apiriletik ari da Kubarekin lankidetzarako bide orri bat negoziatzen. Bruselak 1996an onartutako jarrera bateratuak Kubarekin harreman normalak izatea eragotzi du, eta, 2008an Bruselak Habanari zigor diplomatikoak kendu arren, urrats handirik ez dute egin orain arte.

Kubaren eta AEBen arteko akordioa Bruselak berak harremanak normaltzeko «lagungarri» izango dela adierazi dute EBren eledun Catherine Rayk eta Europako Parlamentuko presidente Martin Schulzek.

EBko estatuen erdiek alde biko akordioak badituzte Kubarekin, baina Bruselak ez. Bi bilera txanda egin dituzte, baina aurrerapen agerikorik ez dute lortu. Hirugarren harremana urtarrilaren 8 eta 9an izatekoa zuten, baina Kubak atzeratu egin zuen abenduaren 9an. Bruselak jarrera bateratua baztertzea nahi du Habanak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna